LibreOffice 7.1 laguntza
LibreOffice aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu orrialde-diseinua zehazteko, eta hor sartzen dira orrialdearen orientazioa, atzeko planoa, marjinak, goiburukoak, orri-oinak eta testu-zutabeak. Dokumentuko orrialde bakarraren diseinua aldatzeko, orrialde-estilo pertsonalizatua sortu eta orrialdeari aplikatu behar diozu.
Aukeratu
.Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.
Antolatzailea fitxan, idatzi izena Izena koadroan.
Egin ekintza hauetako bat:
Orrialde-estilo pertsonalizatua orrialde bakar bati aplikatzeko, hautatu, Hurrengo estiloa koadroan, zure dokumentuak darabilen orrialde-estilo lehenetsia.
Orrialde-estilo pertsonalizatua orrialde bati baino gehiagori aplikatzeko, hautatu bere izena Hurrengo estiloa koadroan. Estiloa erabiltzeari uzteko, txertatu eskuzko orrialde-jauzi bat eta esleitu horri beste orrialde-estilo bat.
Erabili elkarrizketa-koadroko fitxak orrialde-estiloaren diseinu-aukerak ezartzeko, eta egin klik Ados botoian.
Egin klik orrialde-estiloa aplikatu nahi diozun orrialdean.
Aukeratu
eta ondoren egin klik ikonoan.Egin klik bikoitza zerrendako izen batean.
Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.
Aukeratu
.Hautatu Orrialde-jauzia.
koadroan, hautatu eskuzko jauziaren ondoren dagoen orrialdeari aplikatuko zaion orrialde-estiloa.
Sakatu Ados.